Euskadi Irratia
"Norteko Ferrokarrila"
Kukuaren eguna
G.R.
Euskadi Irratia
"Norteko Ferrokarrilla" saioa kukuarekin hasiko dute, udaberrian entzuten den hegazti bat.
Ez dago horrelakorik agenda ofizialetan, Nazio Batuek ez dute ezer esan, eta badakigu munduaren zatirik handiena ez dela jabetuko honetaz, baina gaur kukuaren eguna ospatuko dugu.
Bada garaia gure basoetan kukua entzuten hasteko. Horregatik, guk Mokoka atalera ere ekarri dugu hegazti hori. Rafa Saiz Itsas Enara Ornitologia Taldearen presidenteari eskatu diogu kukuari buruz hitz egiteko. Zergatik entzuten da orain kukua? Nolakoa da? Nola bizi da? Badakigu bizkarroia dela, hau da, beste espezietako habietan uzten dituela arrautzak, eta jakin nahi dugu zergatik.
Gero, kukuaren ideiatik abiatu eta erlojuen mundura egingo dugu salto. Donostiako erloju publikoen mantentze-lanak egiten dituen Tecnikronos enpresatik Jose Luis Ferro etorriko zaigu, besteak beste, katedralaren erlojuari nola aldatzen dioten ordua azaltzeko.