Euskadi Irratia
Elkarrizketa
Xabier Aierdi: 'EAEk izan du urte arteko hazkunderik handiena'
L.G.
Euskadi Irratia
Soziologoaren esanetan, 'Europar Batasunean sartu izanak erraztu egiten ditu biztanle mugimenduak'.
Xabier Aierdi, Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak ezagutzera eman ditu 2010ean EAEn izandako biztanleri atzerritarraren datuak: "Autonomi erkidego guztien artean EAE-k izan du aurtengo hazkunderik handiena". Krisiaren eraginez asko jaitsi egin da.&' || 'nbsp;Aurreko urteetan14-15eko hazkundea mantendu izan bada orain 6ean gaude"
Erkidegoen arteko datu irakurketan ikus daiteke EAEren bataz bestekoa %6a dela. Atzerritar biztanle gehien jasotzen dituen probintzia Araba da, %9arekin eta Gipuzkoa eta Bizkaiak %6a. "Zerbitzu eremua eta prestakuntza kualifikatua behar duten industriak lantzen dituzte Gipuzkoa eta Bizkaiak, eta honek zaildu egiten du atzerritarren etorrera".
Atzerritarrak orokorrean hegoameriketatik datoz, 10etik ia 5. Nazionalitatea begiratu ezkero, lehenengoz Errumania kokatzen da, batez ere 2007tik ona. Bigarrenik Maroko eta hirugarrenik Kolonbia eta Boliviarrak datoz. "Araban Marokoarrak dira gehien, Gipuzkoan Europarrak eta Bizkaian Latinoamerikarrak".
ATZERRITARREN INGURUKO ARAZOAK
Frantzian nomada eta ijitoen kanpalekuak hiru hilabeteko epean husteko agindua eman du Sarkozy Presidenteak, baina hori ez dela bidea&' || 'nbsp; esan du Xabier Aierdiren."Europa okertzen ari da. Europak pentsatu beharko duzer nolako etorkizuna nahi duen, aristokrazia zahar baten modura edo gizarte bizi baten moduko gizrtea".
Arizonako legearen harira Aierdik, eremu politikoak bere zeregin eta betebeharrak serioski hartu behar dituela adierazi du "Arauak gogortzen badira, migratu nahi duenak legea indarrean sartu baino lehen, barrura sartu nahiko du. Horrela Migrazio prozesuak bultzatu egiten dira eta gero urte batzuetara araupen prozesua martxan jarri beharko da".
Lantoroneko kasuaz ere aritu da, "Krisi garaiak ez ditu zergatik horrelako kasu gehiago bultzatu behar. Badago gizartean etorkinen aurrean errezeloa agertzen dutenak baina horrek ez du esan nahi ez ditugunik behar. Premia daukagu eta errezeloa badugu pedagogia soziala egin beharko dugu".
Azkenik Aierdiren aburuz atzerakada orokor bat eman da immigrazioan. "Talde fenomenoa gaizki ikusia dago baina etorkina maila pertsonalean ondo ikusia dago. Gure erkidegoan %15-ek etorkinak problema bezala ikusi&' || 'nbsp; dute. Baina problema pertsonal bezala %7ak bakarrik".