Euskadi Irratia
Ostiralean Euskadi Irratian
Herenegun hil zen Carlos Hugoren heriotzaz 'Faktoria'n
D.B.
Euskadi Irratia
Horrez gain, The Sparteens musika taldearekin egongo dira eta Bilboko Aste Nagusiaren atarikoa egingo dute.
Herenegun hil zen Carlos Hugoren heriotzari tarte berezia egingo diote ostiraleko "Faktoria"n. Bartzelonan hil zen Parmako eta Plasentziako dukea izandakoa. Espainian karlisten erregegai izatera iritsi zen. Martxoan azken bisita Nafarroara egin zuen, karlisten museoa inauguratzera. Goizeko 10etan Josu Txueka historialaria eta Jexux Mari Aragon Euskal Herriko Alderdi Karlistako idazkari nagusi federala gonbidatu dituzte heriotzaren aitzakian karlismoaren bilakaeraz aritzeko.
The Sparteens euskal musika taldea 11:30ean etorriko da "Faktoria"ra. Iban Douglas eta Federic Ilhardoy kideak estudioan izango dira eta saioa bukatzeko Bilboko Aste Nagusirako dena prest ote dagoen ikusiko dute Aratz Irazabal txupinerarekin hitz eginda.