Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

EiTB Irratiak

'Proces' auziari jarraipena, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin

EiTB

Dani Alvarezek Auzitegi Goreneko ataritik gidatuko du 'Boulevard' albistegia asteartean, eta 'Faktoria'k ere zabalik mantenduko du Madrileko konexioa goiz osoan zehar.

  • Auzitegi Gorenaren aretoa

    Auzitegi Gorenaren aretoa

Madrilgo Auzitegi Gorenean asteartean hasiko den Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketaren jarraipena egingo dute Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik. Epaitegi barruko kronika Mikel Arregik egingo du egunero Euskadi Irratirako eta Iñaki Gomezek Radio Euskadirako. Kanpoaldean, bertara inguratutakoen iritziak eta adierazpenak jasotzen arituko dira Iñigo Alustiza, Iratxe Ruiz eta Laida Basurto. Bestalde, Katalunian gertatzen denaren berri Ane Agirrek emango digu Bartzelonatik bertatik aste guztian zehar.

Epaiketaren lehen egunean, Dani Alvarezek 'Boulevard' albistegia Auzitegiaren ataritik gidatuko du goizeko 7etatik 11etara bitartean. Hainbat alderdi politikotako eta gizarte arloko lagunak elkarrizketatuko ditu bertan. Horrez gain, Ernesto Ekaizer, Francesc Marc Alvaro eta Juanjo Alvarezen iritziak bilduko dituzte, besteak beste.

Bestalde, 'Faktoria'n Aitor Esteban eta Marian Beitialarrangoitia elkarrizketatuko ditu Maite Artolak. Solasaldian, berriz, Martin Aranburu, Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide, Iñigo Aduriz eta Gorka Maneiro izango ditu lagun. Euskadi Irratiak zabalik mantenduko du Madrileko konexioa goiz osoan zehar.

Ondorengo egunetan ere jarraipen zabala egingo diete EiTBko irratiek 'Proces' auziari. Ostegunean, Miquel Iceta (PSC) eta ostiralean Joan Tarda (ERC) izango dituzte 'Boulevard'eko elkarrizketetan, esaterako. Eta 'Ganbara'n ere egunero tarte zabala izango du gaiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia