Amarauna
Euskadi Irratian
Euskara eta Txillardegi, larunbateko 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Diman euskara etnografiaren ikuspegitik aztertuko dute, eta Donostian Txillardegiri gorazarre egingo diote.
-
Txillardegi
Euskara eta Txillardegi izango dituzte hizpide larunbateko 'Amaraun'ean. Diman, euskara etnografiaren ikuspegitik aztertuko dute, eta, Donostian, Txillardegiri gorazarre egingo diote. Biak hartuko dituzte abiapuntu larunbateko 'Amaraun'ean, Paul Bilboa Kontseilukoarekin hasita.
Etiopia Utopiaren gaur egungo proiektuaz hitz egingo dute. Kanaberak landatu beharra dago, urak lurrak eramango ez baditu. Imanol Apalategi eta Lierni Fernandezek ondo ezagutzen dute inguru hura. Pediatrarekin sukarraz hitz egingo dute eta Enologian Mikel Garaizabalek hartuko du hitza.
Anne Anza dantzari donostiarra ere 'Amaraun'ean izango da larunbatean.