Itxi

Amarauna

Igandean

Gazara doan Askatasunaren III. Ontzidiari buruz, 'Amaraunan'

Ontzidia Donostian lehorreratuko da eta saioa portuan bertan izango da. Gainera Fernando Morillo idazleak, abuztuko azken astearen albiste errepasoa egingo du.

  • Gazara doan Askatasunaren III. Ontzidiari buruz, 'Amaraunan'

    Donostiako portua. Argazkia: Pako Castellanos

Palestinarrek bizi duten egoera salatzeko, abian da Askatasunaren III. Ontzidia. Euskal Herrian lau eguneko geldialdia egingo dute eta horren harira hainbat ekimen antolatu ditu "Gazatik Gazaruntz" plataformak. Andoni Mutiloak, Donostiako portutik bertatik kontatuko du ontzidia nola iritsi den eta zein ekitaldi prestatu dituzten.

Horrez gain, Fernando Morillo idazleak, abuztuko azken astearen errepasoa egingo du, errepaso personal eta berezia. Zeintzuk ote dira Morillorentzako aste honetako albisteak?

Miren Arrigain gazte hondarribiarra Haitin dabil uztailaz geroztik. Zergatik eta zertara joan den kontatuko du hamar terdietatik aurrera.

Eta Ainara Sagarna arkitektoak, eraikuntza bioklimatikoa zer den azalduko du.