Faktoria
'Faktoria'
Ostiralean 'Faktoria'n gazte ekintzaileekin hitz egingo dute
A.E.
Euskadi Irratia
Pernando Barrerari egingo diote, berriz, elkarrizketa 'Albiste Faktoria'n
-
Gazte ekintzaileak BECen. Argazkia: EITB
Goizeko 10etan hitz egingo dute 'Faktoria' saioan Andoni, Markel, Garoa eta Agirre euren enpresa propioak sortu dituzten gazteekin. Horrez gain,10.30etan Calcuta Gogoan jardunaldian jasotakoa kontatuko dute eta 11:30ean dj dema izango dute, Makala eta Maysha dj-en eskutik.
Pernando Barrena
Aurretik, 'Albiste Faktoria'n Pernando Barrena Ezker Abertzaleko buruzagiari egingo dio elkarrizketa Joxe Joan Ugaldek.