Amarauna
Jai giroan
Donostiako aintzinako himnoa zuzenean, larunbateko 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Hamabietan izango da Alderdi Ederren. 1400 danborjole elkarrekin, orain 200 urteko martxa jotzen.
-
Donostiako Danborrada
Donostiako aintzinako himnoa entzungo dugu larunbateko 'Amaraun'ean. Hamabietan izango da Alderdi Ederren. 1400 danborjole elkarrekin, orain 200 urteko martxa jotzen. Lehen aldiz danborjole txiki eta helduak elkarrekin arituko dira. Den-dena kontatuko du zuzenean Euskadi Irratiko Amaraunak.
Euskoarentzat ere asteburu esanguratsua izango da: Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean erabiliko den txanpon hori eskuratzeko epea irekiko da.
Hortaz arituko dira 'Amaraun'ean. Dani Lasa, Mugaritzeko sukaldetik etorriko da eta berarekin aztertuko dute zenbat jan alferrik galtzen den eta horrekin zer egiten den jatetxeetan. Joseba Tutor Coachinak berriz, displizina izatearen garrantziaz hitz egingo du.