Itxi

Amarauna

Amarauna

Lertxundi, larunbatean, eta Mandelaren jatorri euskaldunak, igandean

Gartxot Itzaltzun berpiztuko dute, eta hari kantua egin diona, Benito Lertxundi, Arriagan azalduko da, larunbatean. Igandean, berriz, Danel Eizagirrek Nelson Mandelaren biografia hurreratuko digu.

Donostiako Tabakalerako zuzendariak, Ane Rodriguezek, etorkizunerako planak kontatuko ditu. Unibertsitaterako Orientazio azokan ere izango da "Amarauna". Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak koilara behar duten jakiez hitz egingo du, eta Getxon, bidaiari-ontziak hartzeko kaian, bedeinkatuko duten atunketari handi bezain berritzailea ezagutuko dugu: Izaro ontzia.

Igandean, berriz, San Sebastian egunaren bezperetan, aurten hiritar merezimenduaren saria jasoko dutenen testigantzak bilduko ditugu, Plazaolako trenaren  100 urteko historia gogoratuko dute, eta, saioa amaitzeko, blogarien hirukotea Joxe Rojas, Josu Lezameta eta Benito Fizek osatuko dute.