Itxi

Amarauna

Larunbatean

Matxismoak denboraren erabileran duen eragina, larunbateko 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Bilboko tabernen arteko salda lehiaketaren berri izango dugu larunbat honetan.

Denboraren erabileran ere, beste hainbat arlotan bezala, gizon eta emakumeen arteko berditnasuna urrun dagoela azalduko digu Marta Luxan EHUko soziologoak. Datuek argi erakusten dute: etxeko lanak eta zaintza emakumeen zama dira oraindik ere.

Egunotako hotzari aurre egiteko erremedio osasungarria izan daiteke salda hartzea. Baina, ez edozein salda. Bilboko Zazpikaleetan tabernen arteko salda lehiaketa antolatu dute eta bertan izango gara.

Nazioarteko berriemaileek, berriz, Boliviara begira jarriko gaituzte. Igandean Evo Morales presidentearen etorkizuna baldintza dezakeen galdeketa izango dute bertan. Boliviarrek konstituzio aldaketa egin ala ez erabakiko dute, eta ondorioz, Evo Moralesek berriz ere presidentegai izateko aukera izango ote duen ala ez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo berriak