Itxi

Amarauna

Edariak

'Kalimotxoa ardo onarekin egitea ez da bekatua'

Kalimotxoa, bai ala ez? Errioxako Ostalarien Elkarteak kanpaina abiatu du kalimotxoa ardo onarekin egin daitekeela aldarrikatzeko.

  • 15:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kalimotxoa, askoren gustuko edaria da, baina badira, ardoa era horretan nahasteari uko egiten diotenak. Are gehiago, ardo onarekin egitea debekatu dago batzuen ustez. Errioxako Ostalarien Elkarteak, ordea, gazteak erakarri nahi ditu. Kanpaina abiatu dute kalimotxoa ardo onarekin egin daitekeela aldarrikatzeko. Gazteak ardoaren mundura erakartzea da asmoa. Izan ere, gazte askok nahiago du garagardoa edan. Horren aurrean, ekimen berezia abitu dute Errioxan, eta Logroñoko taberna batzuetan ardo onarekin egindako kalimotxoa aukera daiteke.

Mikel Garaizabal enologoaren ustez, kalimotxoa hobea da ardo onarekin eginez gero. Arabar Errioxako urteko ardoarekin egindakoa du gustuko. Ardoa gehiegi sakralizatu dela, eta ondorioz, gazte jendea urrundu egin dela iritzi dio Garaizabalek.