Amarauna
Testigantza
Ahmed, Europara autobus baten ihes-hodiari helduta iritsi zen gaztea
Umetatik Europara etortzeko ideia zuen buruan eta hamasei urterekin, eskolara zihoala esanda, ihes egin zuen etxetik. Europara iristeko polizoi izan zen eta polizien jazarpenari iskin egin zion.
-
21:57 min



Zarauzko Photomuseumeko aretoetan pasieran egin diogu elkarrizketa Ahmed Zriouil-i. Museoan Fidel Rasok Gibraltarko itsasartean egindako erretratoak dituzte erakusgai uztaila amaitu arte. Egunero milaka pertsonek Europa eta Afrikaren arteko mugan duten egoera gordina harrapatu du Rasok, eta argazki horiei beha egon ostean hasi zaigu hizketan Zriouil.
Tangertik Algecirasera, eta handik Ordiziara bidea nola egin zuen kontatu digu Zriouilek. Geroztik, Zarautzen bertakotu arte, izan dituen ofizio eta bizipenez ere aritu zaigu.
Zarauzko jubilatuen ostatua, Udaberri taberna-jatetxea, gobernatzen du Ahmed Zriouilek gaur egun eta oso bide luzea egin du hori lortu arte. Bizi erdia baino gehiago darama Zriouilek Gipuzkoako itsasertzean, hamaika ofizio probatu ditu eta euskaldundu eginda. Zarauztar-zarauztarra da egun baina jaio Marokon egin zen, Atlas Ertaineko mendietan dagoen herrixka batean. Umetatik Europara etortzeko ideia zuen buruan eta hamasei urterekin, eskolara zihoala esanda, ihes egin zuen etxetik. Europara iristeko epopeia bizi izan zuen, eta detailerik txikienak ere bizi-bizi ditu memorian.