Itxi

Amarauna

Donostiako Aste Nagusia

Iker Galartza: 'Inauteriez geroztik ari naiz Artillero abesten'

Festak, Donostia eta baita zezenketak ere hizpide izan ditugu Gorka Aginagalde eta Iker Galartza aktoreekin, aurtengo kanoikadan Artillero abesteko gonbidatuak.

  • 17:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Artilleroren soinu eta hitz ezagunekin eta kanoikadaren danbatekoarekin emango zaio hasiera Donostiako Aste Nagusiari. Hitzordua arratsaldeko zazpietan da, Alderdi Ederren.

Ohikoa den moduan, Gastronomika Elkarteko Artillari Nagusiak, Luis Mokoroak, joko du kanoi danbada. Artillero abesteko, urtero ohorezko gonbidatuak izaten dira. Aurten, euskal aktoreak ikusiko ditugu bertan. Telebista, zinema eta antzerki eszenako aurpegi oso ezagunak...

Azken aldian, telebistako 'Allí abajo' telesail ezagunean elkarrekin lanean aritu dira. Gaur ere elkarrekin ikusiko ditugu Donostiako Udaletxeko terrazan. Ane Gabarain, Ainhoa Aierbe, Oscar Terol, Iker Galartza eta Gorka Aginagalde dira. Ikerrekin eta Gorkarekin hitz egin dugu, kanoikadarako ordu gutxi falta direnean.