Amarauna
Metodo berria
"Burmuina musikaren bidez asko estimulatzen da"
Xabier Lizaso musikariak sortutako Do Re Ni eskolan neurozientziekin egiten du bat musikak
-
18:30 min



Orioko Herri Eskolan urrian jarriko dute martxan Do Re Ni proiektua. Baita Jokoz Barru izenekoa ere. Musikak gizakion garuna estimulatzen duen neurozientziako ikerketetan oinarritzen dira biak ala biak. Xabier Lizasok urte asko darama neurozientziaren eta musikaren arteko lotura hau aztertzen eta orain haurrek musika beste era batera ikas dezaten balio duen Do Re Ni metodoan gorpuztu du ezagutza hori. Dantza, antzerkia, kantua eta baita kirolarekin ere uztartzen da musika bi proiektu hauetan. Gurasoei aurkezpena egin dien egunean joan gara Orioko Herri Eskolara, metodologia zertan datzan ezagutzeko.