Itxi

Amarauna

Euskal fast food

Aitor Orobengoa: 'Joera handia dago janari laster etnikoa jateko'

Jakiberri proiektuak bertako produktuak erabiliz janari azkarra sortzea du helburu.

  • 23:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datuek argi esaten dute. EAEn jaten ditugun bost otordutatik bat janari prestatua da. Urteko eta biztanleko, 10 kilo fast food. 2015ean, guztira, 93 milioi euro gastatu genituen janari azkarrean. Gero eta elikadura desorekatuagoa dugu eta, egoera horrela jarraituz gero, XXI. mendeko osasun arazo larrienetako bat haurren gizentasuna izango da. Gainera, laborantza produkzioaren balioa etengabe beherantz doa. Horri guztiari aurre egiteko asmoa duen ekimen bat ezagutu dugu 'Amarauna' saioan.

Testuinguru horretan, Jakiberri proiektuak fast food delakoa era osasuntsuan egin eta kontsumitzeko ahalegina proposatzen du. Aitor Orobengoa proiektuko sortzaileetako bat da, eta janari lasterra bertako produktuak erabiliz bultzatzeko hainbat ideia garatzen dihardutela kontatu digu. Besteak beste, garai bateko produktuak eguneratu, euskal gastronomiako pintxorik ezagunenak janari laster bihurtu edo euskal chef ezagunen errezetak janari lasterrera ekarri, guk ere janari laster eta osasungarria izateko bideak direla adierazi du. Esan digu jendea gogaituta dagoela betiko pizza eta hanburgesekin eta gero eta gehiago jaki lokalak lekua ari direla hartzen fast food unibertsoan.

od unibertsoan.