Itxi

Amarauna

Eurovision

Aitor Urresti: "Eurovisionen ikurrina erakusteko aukera izan dugu; orain arte debekatua zegoen"

Maria Agirre | EITb Media

Aitor Urresti getariarra Turinen egon da, Eurovisioneko gala batean. Hain zuzen ere, epaimahaikideen gala ikusi zuen bertatik bertara. Gainera, ikurriña sartzen utzi zioten lehenengo aldiz. Orain arte debekatuta zegoen ikurriña horrelako jaialdi batean erakustea.

  • Aitor Urresti ikurriñarekin Eurovisioneko galan

    Aitor Urresti ikurriñarekin Eurovisioneko galan

    13:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

2022ko Eurovisionek emandakoaz hitz egin dugu Aitor Urrestirekin. Ez da Eurovision ikustera joaten den lehenengo aldia, baina oraingo honetan erakutsi du ikurriña lehenengo aldiz. Aurrekoetan ez diote utzi, bandera terroristen zerrendan baitzegoen.

Italiak antolatu du aurtengo Eurovision, eta Aitor Urrestiri antolaketa txarra izan dela iruditu zaio. Galaren errealizazioa ere ez da ona izan bere esanetan.