Ekosfera
Ekosfera
Olatu-zentralera bisita egin dute Ekosferaren entzuleek
Jokin Aldazabal
Euskadi Irratia
Mutrikuko olatu-zentral elektrikoa bisitatu zuten Ekosferako entzuleek joan den larunbatean, Ekainaren 22an. Bisita gidatua egin zuten bertan, denek batera
Euskadi Irratiak eta 'Ekosferak' eskerrak eman nahi dizkie partehartzaile guztiei, agertutako interesagatik. Era berean, eskerrik handienak EVE, Energiaren Euskal Erakundeari, emandako erraztasunagatik eta bereziki Yago Torre eta Gloria Etxebarria teknikariei, emandako azalpenengatik eta agertutako atsegintasunagatik.
Barkamen eskaera, azkenik, tokirik ez eta joaterik izan ez zuten entzule guztiei. Izango da beste aukerarik.