Itxi

Albisteak

Nekane Capetillo medikua

'Sintromaren kontrola bankuko eragiketak bezain errez egin daiteke'

Sintromaren kontrola etxetik egin ahal izateko E-Coagutec proiektua jarri dute martxan

  • 14:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sintromaren kontrola etxetik egin ahal izateko E-Coagutec proiektua jarri dute martxan GAIA elektronika eta informatika klusterrak, Bilbomatika enpresak eta Gipuzkoan antikoagulatzaileak hartzen dituztenek osatutako elkartean. Botika mota hori hartzen dutenen bizi-baldintzak hobetzea dute helburu. Proiektuari buruzko informazioa lehen pertsonan jaso dugu Faktoria saioan Nekane Capetillo, familia mediku, eta Estibaliz Aldaiturriaga, koagulazioaren aurkako botikak hartzen dituen gaixo eta elkarteko kidearen eskutik.

Odolaren koagulazioa geldiarazten duten botikak hartzen dituzten gaixoak sinetsita daude, E-coagutexc proiektuak euren  bizi-kalitate hobetzen lagundu dezakeela. Eta kezkaren erakusle izan liteke, datorren hilabetean, ekainaren 23an Donostian egingo duten simposiuma. Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den lehena da eta Estatuko adituak elkartuko dituzte, antikoagulatzaileei buruzko tratamenduak, kontrolak eta proiektu berritzaileak aztertzeko.

50 mila lagunek hartu behar dute Sintroma egunero. Baina, tratamendua eta dosia moldatu behar dute aldiro eta horretarako ezinbestekoa da kasu gehienetan, erizainarengana joatea kontrola egiteko. Dena den, badira hainbat gaixo Euskal Autonomia Erkidegoan, hartu behar diren antikoagulatzaile tratamendua etxean bertan egiten dutena. Gutxi dira oraindik, botika hartzen dutenetik, 300 bat baino ez eta guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan daude