Albisteak
Ostegunean
Sara Majarenas, 'Faktoria'n
ERREDAKZIOA | G.U.
13 urteko zigor osoa beteta, joan den astean geratu zen aske Majarenas. Izar alabarekin Donostiako Intxaurrondon bizi da orain. 09:30etik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei.
-
Sara Majarenas. Argazkia: Etxerat
13 urteko zigor osoa beteta, joan den astean geratu zen aske Sara Majarenas ETAko preso ohia. Izar alabarekin Donostiako Intxaurrondon bizi da orain, eta bertan ari dira ama-alabak iazko otsailean neskatoak jasan zuen erasoaren ondorioetatik osatzen. Besteak beste, eraso hartaz, geroko bizipinez eta kartzela politikaz galdetuko dio Maite Artolak osteguneko 'Faktoria'n, ETAren desagertzeaz mintzatzen ari garen honetan.
07:00etan hasiko da saioa, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:00etan, Niko Cuencaren ekonomia tartea entzungo dugu, eta, 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:30 aldera hitz egingo dugu Sara Majarenasekin.
10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Leire Egiarte ezagutuko dugu, urtero Sevillako apirileko 'Feria'ra joaten den bermeotarra. Jarraian, berriz, gramatika erakargarri egiteko tartean, Beatriz Fernandez biraoez arituko zaigu. 10:30ean, Filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek, eta 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariren tartea izango dugu.
12:00etan, motxila hartu eta Asiara doan Ainhoa Zubeldiarekin hitz egingo dugu, eta, segidan, 'Musika eta Bizitza' tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.
10:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.