Faktoria
Euskadi Irratian
Aeris Naviter lantegira bisita osteguneko 'Faktoria'n
X.L.
EITB
Spirit izeneko helikopteroa ekoizten dute Aeris Naviter lantegian eta bertako zuzendari eta zuzendaordearekin hitz egingo dute.
-
Aeris Naviter lantegiak eraikitzen duen Spirit helikopteroa. Foto: aerisnaviter.com
Goizeko 11:00etan Spirit izeneko helikopteroa egiten duten Aeris Naviter lantegira egingo du bisita Faktoriako unitate ibiltariak, Ugaitz Iturbe eta Aratz Arregi zuzendari eta zuzendariordearekin hitz egiteko.
Horrez gain, tele-lanaren aldeko eta kontrakoak aztertuko dituzte 11.30etan Xabier Amuriza eta Carlos Ciden tertulian, Oihana Lersundi telelangilearekin.
Eta 12:00etan, Irune Guerrero sabel dantzaria izango da 'Faktoria'n.