Faktoria
Faktoria
Lehen Cashmob-a, larunbatean, Donostian
Josune Tolosa, Donostiako CashMobeko antotzailea 'Faktoria'n izan da, eta berak azaldu duenez, ekimen honek 'denda txikientzako itxaropen mezua izan nahi du'.
-
CashMob Donostiako logoa.
Maiatzaren 25ean, Donostiako lehen CashMob ekimena egingo da, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Narrika kalean. CashMob berezia da, helburua ez baita izango denda bakarra bultzatzea, Narrika kalean dauden denda txiki guztiei bultzada bat ematea baizik.
Gipuzkoan egiten den lehen CashMoba da. Joan den hilean Bilbon egin zuten, baina denda bakar batean.
CashMob delakoa, sare sozialen bidez deialdia egin eta jendea denda txikietara erosten joateko ekimena da, helburua, horixe baitu, denda txikiak bultzatzea. Ez dakite zenbat lagunek egingo duten bat ekimenarekin, baina Salamankan duela gutxi, 2 mila lagunek parte hartu zuten, eta han ere lehen aldia izan zen.
Narrika kaleko 37 dendek parte hartuko dute larunbateko CashMobean, eta denetariko dendak daude: arropa-enda, altzari-denda, jostailu-denda, argazki-denda, gozotegiak, txokolateriak, elikagai ekologikoen denda. Denda batzuek, gainera, deskontuak eskainiko dituzte.
Josune Tolosa, lomejordedonosti.com webguneko gerentea da, eta Donostiako CashMobeko antolatzaileetako bat. Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan izan da CashMob delakoaren berri ematen.
Josunek azaldu duenez, CashMob delako ekimenen oinarria elkartasuna da, eta kasu honetan, denda txikiei laguntzeko. Krisia dela eta, denda txiki asko 'estu' dira aurrera egiteko, eta ekimen honek 'itxaropen' mezua igorri nahi du. Haatik, dei zabala egiten du jendea larunbatean, Narrika kalera hurbildu eta ekimenean parte hartzeko.
Donostiako CashMobean izango da baita Jose Juan Muñoz ere, berau da Espainian CashMobak bultzatu zituena. Mugimendua Estatu Batuetan sortu zen duela 10 urte, eta, Jose Juan Muñozek Ingalaterran ezagutu ziuen, eta orain dela urtebete espainiar estatuan ere egiten dira.