Faktoria
Gaur
Iñaki Espartza UNEDeko zuzendaria eta Che Guevara, 'Faktoria'n
G.U.
Gainera, Euskadi Literatura Sarien berri emango dute ostegunean, eta irabazleekin hitz egingo du Manu Etxezortuk, 11:30etik aurrera.
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, Iñaki Espartza UNED unibertsitateko zuzendaria elkarrizketatuko dute gaur goizean. Gainera, Che Guevara iraultzailea izango dute hizpide, eta Euskadi Literatura Sariak banatuko dituztenez, irabazleekin hitz egingo dute izenak iragarri eta berehala.
08:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. Bingen Zupiriaren, Martxelo Otamendiren eta Nerea Azurmendiren solasaldiak beteko du saioaren zati handi bat. Gainera, Ibon Sarasola euskaltzainaren tartea ere izango da, 09:30ean. Aste honetan, ekintzaile hitza izango du ardatz. Ondoren, Iñaki Espartzarekin, UNED unibertsitateko zuzendariarekin, hitz egingo du Artolak. Datorren astean hasiko du ikasturtea UNEDek, eta ikasturte honetan, gainera, 40 urte beteko ditu Bergarako unibertsitateak. Ikasleen profilari, eskaintzen dituzten lizentziaturei eta etorkizunerako erronkei buruz ariko da Espartza.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk. Kirola egin aurretik zein jaki jan behar diren azalduko du Alazne Agirrezabalaga dietistak. Gainera, 10:30 aldera, Che Guevarari buruz hitz egingo dugu, Gazte Komunistak taldeak ostiralean egingo dion omenaldiaren inguruan, hil zutela 48 urte beteko baitira egun horretan.
Bestalde, 2015eko Euskadi Literatura Sariak norentzat izango diren iragarriko dute ostegunean, eta irabazleekin hitz egingo du Etxezortuk izenak ezagutu ahala.
ezagutu ahala.