Itxi

Faktoria

Haurrak eta dislexia

Dislexia duten haurrei laguntzeko software euskalduna

EiTB

Ainara Romero da programaren sortzailea eta irakurketa eta idazkuntzan zailtasunak dituzten umeei laguntzeko jokoak proposatzen ditu.

Zenbait umeri eskolako edukiak ulertzea kosta egiten zaie, irakurtzerakoan letrak ordezkatu edo hizkiak jaten dituzte. Sarritan, dislexia izeneko gaitzarekin lotzen dira honelako arazoak. Normalean lehen hezkuntzan atzematen den arren, hainbat ikerketaren arabera, lehenago diagnostikatu daiteke dislexia. Haurtzaroan irakurri eta idazteko zailtasun hau duten haurrei laguntzeko, Ainara Romerok Berni.dalata.net softwarea sortu du.

Ainara Romero Haur Hezkuntzan eta Psikologian lizentziaduna da eta dislexia duen haurrei laguntzeko sortu berri duen softwareaz mintzatzen izan da ‘Faktoria’n. Saioan kontatu digunez, dislexia garatu aurretik antzematen dira irakurketa zailtasunak haurrengan eta zailtasunok bizitzako eremu askotan eragiten diete, horien artean, autoestiman.

Jokoa da Ainarak sortutako software berritzaile honen oinarria. Haurrek joko ezberdinetara jolastuz, kontzientzia fonologikoa eta alfabetikoa garatzeko aukera izango dute. Software hau haur guztientzat dago egokitua, etiketak jarri eta zailtasunak dituztenak besteengandik bereiztea ez baitzaio egokia iruditzen Romerori.

itzen Romerori.

itzen Romerori.