Faktoria
Sustrajah Band
Disko berriarekin, udaberrian loratuko da Sustrajah Band
Sustrajah Band talde lekeitiarreko Mikel Diaz abeslaria eta Joanes Iñurrieta baxujolea gonbidatu ditugu 'Faktoria'ra.
-
26:06 min



Reggae estiloko musika egiten dute Sustrajah Bandeko gazteek. Zortzi lagun dira, lekeitiarrak denak eta euskaraz eta ingelesez abesten dute.
Gaur gaurkoz, "Hazia" maketa argitaratu dute, sei abestirekin. Ordutik, kantu asko sortu dituzte, eta aukeraketa egiten ari dira orain, ideiei forma ematen. Izan ere, disko berria kaleratzea aurreikusten dute, udaberrian.