Itxi

Faktoria

Albaola proiektua

'Herritarrek ez dute ezagutzen Albaola proiektua'

Pasaia San Pedron eraikitzen ari diren San Joan baleontziaren proiektua barrutik ezagutu du Faktoriak.

0:39

Bi urte pasa dira Pasaia San Pedron, XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplika egiten hasi zirenetik. Ontziaren bizkarrezurra egin dute, eta asko dira 14 hilabeteetan jaso dituzten bisitariak. 30.000 baina gehiago iaz, urte amaitzerako, eta aurten, beste 50.000 pasako direla uste dute.

Arrakasta handia da hori, eta ekonomian ere izan du eragina: erakunde publikoek Albaolan inbertitu duten euro bakoitzeko, trukean, bisitariek Pasaialdean 10 euro inguru utzi dituztela nabarmendu digute Albaolako arduradunek.

Albaola, dena den, San Joan baleontzia baino gehiago da. Proiektuaren xehetasun guztiak azaldu dizkigute Mikel Leoz Albaolako teknikariak eta Enara Novillo komunikazio arduradunak.