Faktoria
Musika
Gasteizko Gospel taldea: Kantu bidez emozioak sortzeko prest!
Joyful Gospel Choir taldea ezagutu dugu, Euskal Herrian dagoen gospel talde gutxitako bat. Sortu berriak dira eta ilusioz hitz egin digute Mari Jose, Marisol eta Andrea taldekideek.
-
21:49 min



Joyful Gospel Choir taldea ezagutu dugu, Euskal Herrian dagoen gospel talde gutxitako bat. Sortu berriak dira eta ilusioz hitz egin digute Mari Jose, Marisol eta Andrea taldekideek 'Faktoria'n.
Filmetan ikusi izanagatik ezagutuko dugu gehienok Gospela. Gure artean ere gero eta aukera gehiago dago ordea, praktikatzeko. Horren adibide da Gasteizko talde sortu berria. Gospela kantu modu alaia hots eder eta dantzekin lotzen dugu, baina zein da jatorria? 'Estatu Batuetan zeuden afrikar esklabuek elkarri euren hizkuntzan mezuak bidaltzeko erabiltzen zuten', jakinarazi digute. Joyful Gospel Choir taldean pedagogia alde hori ere lantzen dute.
Talde sortu berria izan arren, lehen kontzertuak eskaini dituzte, arrakastaz gainera. Kantu ederrez lagunduta hitz egin du Ane Albisu lankideak Gasteizko Gospel taldekoekin.
el taldekoekin.