Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 76 urte jaio zen Muhammad Ali
Boxeolaria baino askoz gehiago izan zen 1942ko urtarrilaren 17an jaio zen gizona.
-
Muhammad Ali. 1962an. Argazkia: Stanley Weston / Getty Images
3:41 min



Gaur joan den mendeko kirolari handienetako bat gogoratu behar dugu efemeridearen tartean: Muhammad Ali boxeolaria. Egia esan, boxeolaria baino askoz gehiago izan zen 1942ko urtarrilaren 17an jaio zen gizona.
Cassus Clay gisa jaio zen, esklabua zen bere aitonak jabe zuen gizon zuriagatik hartutako izena. Musulman eginda, uko egin zion mendekoa zela adierazten zion deiturari, Muhammad Ali bihurtuz. Ali Historiako boxeolaririk onena da askorentzat. Onena baino, eraginkorrena, Manu Maritxalar boxeo aditu eta epailearentzat. Ez zen altuena, ez zen pisutsuena baina hiru aldiz pisu astunetako munduko titulua lortu zuen. Berak esana da, tximeletek bezala hegan egin eta erleek bezala ziztatzen zuela.
1964an munduko txapeldun titulua lortu zuen ia aurkaririk gabe, baina, ondoren, uko egin zion Vietnameko gerrara joateari eta boxeatzeko baimena kendu zioten hiru urte eta erdiz. Ez zen kiklidu ordea, hitzaldi gogoangarriak eskaini zituen herrialde osoan beltzen zapalkuntzaren aurka, gizarte bidezkoagoaren alde: Ez didate kasurik egiten justicia eskatzean, berdintasuna eskatzen, ez didate nire erlijioa onartzen eta nahi duzue herrialde horren izenean gerrara joatea salatu zuen. Boteredunen jomuga, baina beste askoren eredu bihurtu zen izugarrizko gizarte lurrikara eraginez.
Ringean lehia gogoangarriak utzi zizkigun, zigorraren ostean, 1974an Geroge Foremani irabazita bigarren aldiz munduko txapeldun izendatu zutenekoa du azpimarratuta Maritxalarrek.
Esan genezake, parkinsonaren aurkako konbatea izan zela Alik irabazi ezin izan zuen bakarra, duela urte eta erdi hil zen ringean eta ringetik kanpo borrokalari handi izan zen Muhammad Ali.