Faktoria
Marisol Garmendia
'Renfe Mugi sisteman sartzea mugarri bat da'
Gipuzkoako Garraio diputatuak konfirmatu duenez, Renfek onartu du Mugi txartelean sartzea. Gipuzkoa izango da, horrenbestez, garraio publiko osoa deskontu sisteman izango duen lehen euskal lurraldea.
-
10:30 min
Renfek onartu du Mugi txartelak jasotzen dituen deskontuetan parte hartzea eta, Gipuzkoa izango da, horresnbestez, garraio publiko guztiak deskontuen sistemaren barruan izango dituen lehen euskal lurraldea. Hala konfirmatu du gaur Marisol Garmendia Garraio diputatuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. Ez da, dena den, berehala indarrean jarriko. Prezioen sistema moldatzeko, teknologian aldaketak egin beharko ditu Renfek: "Akordio teknikoa badago. Lortu dugu. Orain geratzen da sustapen ministerioak eta gipuzkoako garraio agintaritzak aztertu eta onartzea", esan du.
Orain arte, Mugi txartelak erabili eta bertan aurrikusita dauden deskontuak izan litezke Euskotreneko tren eta autobusetan, Lurraldebus elkarteko autobusetan eta Donostia, Errenteria, Arrasate, Irun, Zarautz, Eibar, Hernani eta Lasarten, herri barruko zerbitzua eskaintzen duten autobusetan. Urtea amaitu aurretik Renfeko gertuko ibilbidea egiten duten trenak sartuko dira. Parte hartze berriari esker, urtean Renfeko aldirikoak erabiltzen dituzten 6 milioi bidaiariek prezio merkatzea nabarituko dute. Lehen bidaia prezio erdira murrituzko da kasik Mugi txartela Renfen erabiltzen hasten denean. Adibide baterako: euroa eta 70 xentimo ordaindu behar dituzte bidaiariek 1 eremu barruan Renfeko aldirikoak hartzen dituztenean; eta Mugi txartela erabilgarri jartzen denean 94 xentimo izango dira. Eta hilabete barruan Mugi sistemako edozein garriobidetan 20 joan-etorri baino gehiago egiten badira, prezio hori merketu egingo da. "Hau mugarri bat da", esan du Garmendiak: "Abantailak begibistakoak izango dira gipuzkoarrontzat".
Garmendiak gaineratu duenez, Arabako eta Bizkaiko agintariekin batera lanean jarraitzen duten "inter-operatibitatea hobetu eta hiru lurralduetako txartelak erabil daitezen" gainontzeko garraio publikoetan. "Aurrerapausuak ematen ari gara", azpimarratu du.