Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 110 urte jaio zen Etxahun Iruri

Pierre Bordazarre idazle, musikari eta pastoralgilea 1908ko maiatzaren 28an jaio zen.

  • 4:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pierre Bordazarre, 1908ko maiatzaren 28an jaio zen, Zuberoako Iruri herriko, Etxahunian. Etxe horretan sortu eta bizi izan zen. Hortik, goitizena. Laboraria eta artzaina zen lanbidez.

Baina Etxahun Iruri, batez ere, plaza-gizona zen. Txirulari iaioa. Bertsolaritzan ere, aritua. Baina akaso, pastoralengatik ezagutzen dugu, gehien. Jean Mixel Bedaxagarrek berak esan bezala, Etxahun Irurik biziberritu egin zituen pastoralak. Pertsonaiei, zein musikari, dagokionez.

Bederatzi pastoral idatzi zituen Etxahun Irurik, 1953 eta 1980 urteen artean. Etxahun Barkoxeri eta Joxemari Iparragirre olerkari gipuzkoarrari eskainitakoak azpimarratu ditu Bedaxagarrek. Pastoralen sona Zuberoatik Euskal Herri osora zabaltzea. Hori izan bere lorpenetako bat.

Baina pastoralei ez ezik, oro har, kantugintzari egin zion ekarpen handia, Etxahun Irurik. Berrehun bat abesti idatzi zituen, tartean, 'Agur Xiberua', ‘Goizian argi hastian’, eta ‘Oi ama Eskual Herri’ .

Gure kantugintzari halako ekarpen oparoa eginda, merezita izendatu zuten euskaltzain urgazle Etxahun Iruri. Eta ingurukoentzat, irakasle paregabea izan zen, Bedaxagarrek ondo dioenez.

1979ko urriaren 1ean zendu zen, 71 urte zituela. 2001ean, bere omenezko pastorala idatzi eta taularatu zuen Roger Idiartek. Etxahun Irurik utzitako itzala, luzea baita.