Itxi

Faktoria

Seaska-Ikasturte berria

'Parisek ardurak hartu ezean hemengo erakundeek hartu beharko dituzte'

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak ikasturte "gatazkatatsua" iragarri du 'Faktoria'n eta ezkor azaldu da hezkuntza ikuskaritzarekin Pauen egitekoa duten bilerari begira: "denbora galtzen ari dira".

  • 3:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurasoen protestek hartu dituzte ikasgelak Seaskako eskoletan ikasturte berriko lehen egunean eta datozen egunetan protestek segiko dutela adierazi du 'Faktoria' saioan Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak. Pauen hezkuntza agintzaritzarekin egitekoa duen bileratik ezer ez dutela espero adierazi du, "denbora galtzen ari direla" eta udan ere izan dutela aukera irakasle plazak bere gain hartzeko.

Ikasle gehikuntzari erantzuteko Seaskak behar dituen 25 irakasle plazetatik 14 elkarteak berak hartu ditu oraingoz bere gain, eta "ikasturte gatazkatsua" iragarri du Gorostiagak: "Parisek bere ardurak ez baditu bere gain hartzen, Akitaniak, Pirineo Atlantikoak edo Euskal Elkargoak, Seaska sostengatzen dutenek hitzez, ekintzez ere sostengatu beharko dute, ea aterabide bat atzematen dugun denen artean".