Faktoria
tanzmesse
'Jende gehiago dago saltzeko erosteko baino'
Olatz de Andres eta Igor Urzelai Alemanian egindako Tanzmesse dantzaren azokan izan dira euren bi proiektuak aurkezten. Horren harira elkarrizketatu ditu 'Faktoria'k.
-
27:55 min



Tanzmesse dantza azoka ospatu da abuztuaren 29tik irailaren 1era Alemanian. Bertan herrialde ezberdinetako dantzari eta artistak elkartu dira, eta euskal ordezkariak ere izan dira bertan. Tartean Olatz de Andres eta Igor Urzelai.
BECen antzeko pabiloi batean, esan dutenez hori baino txikiagoa da, elkartu dira herrialde ezberdinetako dantzariak. Bakoitzak bere stand propioa zuen.
Dantzaren azoka honetan giro ezberdina egon da. Azken finean, elkartruke bat egitera joan dira. Ikuskizunak eskaini dituzte, baina "jende gehiago dago saltzeko erosteko baino" adierazi dute.
Europa mailan jende gutxi erakartzen duela dantzak adierazi dute. Halaber, "lan handia dago ikusleak erakartzeko". Merkatu bat dela baieztatu dute, "denak gaude barruan , baina pertsonak gara".