Faktoria
ARANTXA TAPIA
'ELA eta LAB ez daudelako ezin dugu gizarte elkarrizketa mahaia gelditu'
La Naval ontziolan Jaurlaritzak partehartzea izatekotan krisialditik irten ondoren izango dela argitu du, eta enpresaren ardura hartzen duen inbertsiogileak nahi badu soilik.
-
6:50 min
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, albiste ona da elkarrizketa sozialerako mahaia berriz aktibatzea eta lehenbailehen lanean hastea espero du, enpleguarekin loturiko gai asko daudelako landu beharrekoak. Atzo erdietsitako akordioaren ondoren UGT eta CCOO sindikatuak eta Confebask patronala eseriko dira Jaurlaritzarekin mahaiean.
Zail ikusten du Tapiak ELA eta LAB mahai horretara gerturatzea, baina atea irekita dutela gogorarazi die, eta esan du ezin dutela onartu eurak ez daudelako mahaia geldi izatea.
Bestalde, La Naval ontziolan interesa erakutsi duten inbertsiogileak badaudela esan du Ekonomia Garapenerako sailburuak, baina ikusi egin behar dela interes hori gero zertan gauzatzen den. Europatik krisian dauden enpresei ematen zaizkien laguntzak lupaz begiratzen direla gogoratu du, eta Jaurlaritza kapitalean sartzekotan hartzekodunen konkurtsotik irten ondoren izango dela adierazi du, eta beti ere, enpresaren kargu egiten den inbertsiogileak hala nahi badu.