Itxi

Faktoria

Pili Zabala

"Podemos Ahal Dugutik aldendu behar dut, ezin dut era horretako mespretxua jasan"

Euskadi Irratia

Pili Zabalak Pablo Iglesiasi deitu zion ostegunean alderdi horrek GAL ikertzea babestuko ez zuela jakin ostean bere haserrea adierazteko. Gaur, Unidas Podemosek atzera egin du.

  • Pili Zabala

    Pili Zabala

    6:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Dezepzio, egoneza, kezka eta mespretxua'. Sentimendu horiek guztiak pilatzen zaizkio gaur Pili Zabalari bere alderdiko zuzendaritza nazionalak GAL eta Felipe Gonzalezen ikerketa batzordea sortzeko proposamenari ezetz esan diola jakin ondoren. Atzo bertan Zabalak Pablo Iglesiasi deitu zion: 'esan nion ez nuela ulertzen, nik proiektu batean parte hartu badut eta proiektu horretako zuzendaritzak era horretako erabakia hartzen badu ba, esan nion, proiektu horretatik aldendu behar dudala'.  Elkarrekin Podemoseko lehendakarigai izan zen 2016an Pili Zabala orain aldiz dio, 'momentu honetan proiektu politikorik gabe' gelditu dela.

GALek hil zuen Joxi Zabalaren arrebak 'Faktoria' albistegian esan du Unidas Podemosek giza eskubideen askatasunen atalean atzerapauso handia eman duela eta galdera utzi du: 'non gelditzen dira gure eskubideak?'. Pablo Iglesias ministro eta Espaniako presidente-ordeak emandako erantzunak ez du asebete.  Unidas Podemosen idazkari nagusiak esan dio ez dela ‘ikerketa batzordea babesteko une egokia, ez delako aurrera aterako’. Pili Zabalaren ustez, kasu honetan argi gelditu da koalizio batean konpromisoa dagoela; PSOE babesteko beharra ikusi dio bere alderdi zenari, ‘kasu honetan, alderdi handiak alderdi txikia jan duela’.