Itxi

2020/06/14

19:36

Politika

Txosten sekretuak

Felipe Gonzalezek GAL sortzea adostu zuen, CIAko agirien arabera

eitb.eus

Inteligentzia Agentzia Zentralak agirietan azaldu zuenez, “Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu du, terroristen aurka legetik at borroka egiteko, Armadaren zuzendaritzapean”.

  • Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohia. Artxiboko argazkia: EFE

    Felipe Gonzalez Espainiako gobernuburu ohia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ameriketako Estatu Batuek GAL ikertu zuten 1984an, La Razon egunkariak igande honetan jakitera eman dituen Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA) artxibo sekretuen arabera.

Desklasifikatu duten azken txostenetako batean (1984 urtarrila) nazioarteko terrorismoa aztertzen du CIAk. Zenbait orrialde eta paragrafo ez dira agertzen oraindik (zentsura), baina Alberto Martin Barrios farmazia kapitainaren hilketak Felipe Gonzalezen Gobernuaren politika aldaketa ekarri zuela azaltzen du Agentziak.

CIAren arabera, “Espainiako Gobernuak ETAri aurre egiteko estrategia ez oso ortodoxoa erabiltzea erabaki du”. Baliteke iturriaren izena aipatzeagatik zentsuratutako esaldi baten ostean, Agentziak dio: “Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu du, terroristen aurka legetik at borroka egiteko, Armadaren zuzendaritzapean”.

Beste esaldi zentsuratu baten ondoren, “mertzenarioak ez dira zertan espainiarrak izan behar, eta ETAko buruzagiak Espainian zein Frantzian hiltzea izango dute helburu”, erantsi zuen agiriak.

CIA: "Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu du"

‘Espainia: euskal terrorismoa eta Gobernuaren erantzuna’ txostena Europako Azterketa Bulegoak egin zuen, eta “sekretutzat” jo zuten. Horregatik, pasarte batzuek zentsuraturik jarraitzen dute. 20 orrialde baino gehiago ditu dokumentuak.

AEBetako inteligentziak egindako txostenaren arabera, “GALen operazioen jatorria ezezaguna da, baina Hamparekin, Armada Sekretuaren Erakundea (OAS) eta Frantziako Atzerri Legioarekin loturak ditu, baina Espainiako Gobernua atzean dagoela uste dute Espainiako kazetari eta begirale askok”.

Paragrafo zentsuratu luze baten ondoren, agiriak gogoeta egiten du: “Madrilen parte-hartzea baieztatzeak Espainiako Gobernuaren eta Alderdi Sozialistaren kalitate demokratikoa zalantzan jarriko luke”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;