Itxi

Faktoria

Marian Elorza

"Kezkaz bizi dugu hainbat herrialdek muga zaharretara jo nahi dutela ikustea"

Berragerraldien aurrean herrialdeak hartzen ari diren neurri alde bakarrekoen kontra egin du Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak eta Europa mailako neurri bateratuak eskatu ditu.

  • Marian Elorza

    Marian Eloza

    19:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bisitatzen gaituzten turista guztien %4 dator Errusuma Batutik. Londresek berrogeialdia ezartzeko hartutako erabakiak Espainian baino askoz ere eragin txikiagoa du, Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Hala eta guztiz ere, kezka handiz bizi du Jaurlaritzak berragerraldien aurrean Europako hainbat herrialde hartzen ari diren erabakiak, Batasunak mugak zabaltzerakoan izan zuen izpirituaren kontra egiten duelako".

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak iritzi dio "lehengo mugetara" jotzeko tentazioetan ikusten dituela hainbat gobernu eta beharrezkoa jo du mugen gaineko erabakiak Europa mailan hartzea. "Kontseiluak hartu behar ditu erabakiak, den-denek arau berberekin joka dezagun", esan du gaur goizean 'Faktoria' saioan.