Faktoria
Mendebaldeko Sahara - Gerra
Josu Ojinaga: "Ez genekien, anaiak ere ez zekien, Mohi gerra frontean zegoela"
Oihane Yustos | EITb Media
Saharako gerra frontean hil den Mohi-ren harrerako aita bermeotarrak kontatu digu hainbat uda pasa zituela euren etxean. Said anaia oraindik bermeon bizi da. Andoni Lubaki kazetariarekin ere hitz egin dugu, Mendebaldeko Saharatik itzuli berritan.
-
Mohi, gerra frontean hil den sahararra. Harrera familia bermeotarra du
17:18 min
Ia urte bete da Mendebaldeko Sahararen eta Marokkoko armadan artean gerra piztu zenetik. Guda bada, baina apenas izan du oihartzunik komunikabideetan eta nazioarteko politikagintzan. Kexu hori dute sahararrek, baita Euskal Herrian bizi direnek ere. Gerra frontean gertatzen ari denaren eragina, Euskal Herrira iritsi da. Asteburuko borroketan Jamal Uld Jalil Uld Bushab, Mohi ezizenez ezagutzen zutena Bermeon. Bizkaiko herri horretako Ojinaga familian udarak pasatakoa zen, Said anaiarekin batera. Said oraindik Euskal Herrian da, Bermeon. Josu Ojinaga da bien harrera-aita. "Faktoria"n kontatu du Euskal Herriko familiak ez zekiela Mohi gerra frontera joana zena, ezta Said anaiak ere. Eta harrituta jarraitzen ari direla gertatzen ari dena, "ulertu ezinik dago, hemen ez da inon islatzen gerra hori existitzen dela eta egunero borrokak daudela, ulertu ezinik".
Mohi-ren adibidea gertatzen ari denaren erakusle da. Andoni Lubaki kazetaria horren lekuko izan da. Hainbat aste mean ditu frontean, polisarioekin. "Jende gaztea da, boluntarioa, 28 urtetik beherakoa eta lehenago gerra ezagutu ez duena". Gazte hauen gerrarako hezten ari dira baina, bere burua aurkeztu duen jende andanari aurre egin ezinda daude sahararrak. Lubakiren hitzetan, "akademia badute, militar izaten erakusteko. Gatazka hasi zenean, izan izan zioten boluntario uholdeari aurre egin, txandaka ari dira ikastaroa egiten eta abenduan izena emandakoekin ari dira orain". Sahararren arazo handiena orain, kazetariaren ustez, azpiegitura militarra da. "Nola aurre egin Marokkok duen azpiegitura teknologikoari, droneak erabiltzen ari dira eta nola aurre egin ez dute asmatu".
Bitartean, Bermeon, omenaldia prestatzen ari dira. Larunbatean izango da, "omenaldia izango da, Bermeon", Josu Ojinaga, Mohi-ren harrera-aita bermeotarrak jakinarazi duenez.