Ilargipean
Ilargipean
Denboraren inguruan solasean 'Ilargipean' saioan
O.S.
Euskadi Irratia
Merezi duen denbora tartea eskeiniko diote irratsaioan denborari. Patxi Izagirre psikologoaren laguntzarekin.
Batera eta bestera, beti korrika eta presaka hau egin eta hura utzi, ezertarako denborarik gabe joaten zaigu eguna.
Gaur egungo gizarte ereduak, erlojuaren kontrako lasterketa batean bilakatu du gure bizimodua. Eta eginbehar guztiei behar bezala erantzun behar izateagatik, sarritan ez dugu tarterik izaten edo egiten, familiarekin, lagunekin edo gehien maite dugun pertsonarekin egoteko.
Ezta norberari lasaitasun une bat eskaintzeko ere. Horregatik, gaur denbora izango dugu hizpide Patxi Izagirre psikologo lagunarekin. Gaueko 23:15etik aurrera, .'Ilargipean'.