Itxi

Landaberri

Landaberri

Permaculturara eta EHKOlektiboa, hizpide larunbatean

Permaculturaren inguruan hitz egingo digu David Gonzalezek, eta Euskal Herriko laborari agroekologikoen kolektiboa elkarte moduan eratzeko egingo duten biltzarraz arituko gara.

Permaculturari buruz hitz egingo dugu larunbatean Landaberri saioan. permaculturak, gizakien beharrak asetzea bilatzen du naturao baliabideak kutsatu edo deuseztu gabe. permaculturaren inguruan gehiago jakiten saiatuko gara David Gonzalez-en eskutik.

Bestalde, EHKOlektiboak, Euskal Herriko laborari agroekologikoen kolektiboak, 5 urteko ibilbidea egin ondoren, elkartea eratzeko biltzarra egingo du martxoaren 1ean. Kolektibo horren berri ere jasoko dugu aste honetako saioan.