Itxi

Mezularia

Industria

Zuraren euskal sektoreak harrera ona izan du Carrefour du Bois azokan

Oscar Azkarate Baskegurreko bozeramailearekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.

  • 3:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nanteseko Carrefour du Bois azoka Europako egur-industriaren hitzordu nagusiena da. Euskadiko 9 enpresek osatutako ordezkaritza joan da bertara.

Oscar Azkarate Baskegurreko bozeramailearen esanetan, pozik daude euskal sektoreak bertan izandako harrerarekin. Esperotakoa baina hobea izan dela azpimarratu du 'Mezularia'n.

Egur industriak 3.300 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa du, eta urtero, 13.000 lanpostutik gora sortzen ditu.