Mezularia
LAB
'Negoziazio kolektiboaren desblokeoaz hitz egitea ezinbestekoa da'
Xabier Ugartemendia LAB sindikatuko ordezkariak Confebaskekin egindako bilerari buruz hitz egin du.
-
5:21 min
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek bilera egin dute Confebaskekin. Euskadiko lan hitzarmenak Espainiakoen aurrean lehentasuna izan dezaten adosteko bidean aurrera urratsak egin dituztela jakinarazi dute bi aldeek. LABeko ordezkari Xabier Ugartemendiarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n.
LAB sindikatuak akordio hori negoziazio kolektiboaren desblokeoarekin lotu nahi du. Ugartemendiaren esanetan, desblokeoak bertako hitzarmenen lehentasun hori babestu egingo luke.
Negoziazioa zertan geratzen den ikusteko dagoela adierazi du. Urtarrilaren 17an batzartuko dira berriro ere sindikatuak eta patronala.
eta patronala.