Itxi

Mezularia

Erakunde berria

Galant: 'Euskal Elkargoak dimentsio berria ematen dio Iparraldeari'

Azkarateko auzapezarekin eta Hendaiako auzapezaren albokoarekin hitz egin dugu.

  • 13:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Elkargoaren presidentea aukeratzeko batzarra egin dute Baionan. Batzarraren atarian, Jean Michel Galant Azkarateko auzapezarekin eta Iker Elizalde Hendaiako auzapezaren albokoarekin hitz egin dugu 'Mezularia'n erakunde berriari buruz. Elizalderen esanetan, gaurkoa 'egun historikoa da, 200 urte egin dituelako Iparraldeak egiturarik gabe'.

Galantek uste du egitura berriak Iparraldeko barnealdea eta kostaldea batuko dituela. Bi inguruak osagarri bihurtuko dituelakoan dago. Iparraldeak aurrerantzean 'dimentsio berria' izango duela uste du eta Hegoaldearekin harremanak eratzea errazagoa izango delakoan dago.