Itxi

Irratia

Saria

'Boulevard' saioak Eurobask kazetaritza saria eskuratu du

A.E.

EiTB

Radio Euskadiko programako lan-taldeak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen eskutik jaso du saria, ostiral honetan.

0:26

Radio Euskadiko 'Boulevard' irratsaioa saritu du Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Eurobask-ek, 2014ko apirilean Bruselako Parlamentutik egindako saioan, Europari buruzko ideien eta ekintzen eztabaidari egindako ekarria nabarmendu dute.

Dani Alvarezek gidatzen duen programako lan-taldeak eta Arantza Garcia Radio Euskadiko Albistegietako buruak jaso dute golardoa Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen eskutik, ostiral honetan. Ekitaldia, Gasteizko Legebiltzarrean egingo da, Europaren Eguna jardunaldiaren barruan.

'Boulevard' irratsaioak Bruselatik irudikatu zuen Batasunaren egoera, Europako etorkizunerako bozka erabakigarrienak izan baino hilabete lehenago. Austeritate politikaren eraginez pobretutako herrialdeen (Grezia, Portugal… ) ikuspegia eskaini zuen, eta baita politika horren bultzatzaile den Alemaniarena ere. Inmigrazioaz, integrazioaren krisiaz, estaturik gabeko nazio europarren eskakizunez, eta jakina, hiritarren eguneroko bizitzan politika europar hauek duten eraginaz mintzatu ziren.

Eurobask Kazetaritza sarien VII. edizio honetan nabarmendu dute Radio Euskadi. Kontinentearen errealitateaz eta Europaren eraikitze proiektuaz berri ematearen ahaleginean laguntza emateagatik.