Itxi

Irratia

Audientzia

429.000 entzule EiTBko irratientzat 2017an, Estudio General de Mediosen arabera

PRENTSA

Euskarazko irratiek 248.000 entzulerekin itxi dute urtea, eta Euskadi Irratiak 120.000 entzule eskuratu ditu, EGMko inoizko emaitzarik onena.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika) oro har 429.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik ostiralera bitartean EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek (EGM) ostegun honetan, azaroaren 30ean, eman ditu jakitera 2017. urteko azken neurketaren emaitzak.

Euskarazko irratiei dagokienez, 248.000 entzule dituzte Euskadi Irratiak, Gazteak eta EiTB Musikak, hiruren datuak batuta. Euskadi Irratiak 120.000 entzulerekin itxi du urtea (inoiz lortu duen emaitzarik onena, EGMren arabera), Gazteak 102.000 ditu egunero, eta EiTB Musikak, berriz, 26.000.

Bestalde, Radio Euskadik 153.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera, eta Radio Vitoriak, EiTBren irrati arabarrak, batez beste, 28.000 entzule bereganatu ditu aurten aste barruan.

EiTBk 1.056.000 ikusle eta entzule ditu

EiTB Taldeak, telebista eta irratiko emaitzak batuta, 1.056.000 ikusle eta entzule ditu. 651.000 ikus-entzule biltzen ditu ETBk guztira astelehenetik igandera bitartean.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonalak eta telefono-deiak eginez neurtzen ditu Espainiako Estatuko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.