Publizitatea
Itxi

2017/12/22

14:55

Irratia

Audientzia

473.000 entzule EiTBko irratientzat, CIESen arabera

A.E. | EiTB

Urteko lehen neurketarekin alderatuta, gora egin dute EiTB taldeko irratiek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTB komunikazio taldeko irratiekin (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) 473.000 lagunek egiten dute bat astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, CIESek ostiral honetan, abenduaren 22an, argitaratu dituen emaitzen arabera. Datu hauek CIESen lehen neurketakoak gainditu dituzte.

Hartara, Radio Euskadirekin 170.000 entzulek egiten dute bat astelehenetik ostiralera, eta 7.000 entzule irabazi dituzte, maiatzeko neurketako emaitzarekin alderatuta.

Euskadi Irratiak 133.000 entzule ditu, maiatzean baino 14.000 gehiago; Gazteak 110.000 entzule lortu ditu, eta EiTB Musikak, berriz, 35.000 entzule.

Berebat, Radio Vitoria ere igo egin da, eta 25.000 entzule bereganatu ditu astelehenetik ostiralera.

EiTBk 1.069.000 ikusle eta entzule egunero

Telebistari dagokionez, 624.000 ikus-entzule ditu ETBk, CIESek argitaratutako emaitzen arabera. Hartara, EiTB taldeak 1.069.000 ikusle eta entzule ditu, irratiko eta telebistako datuak batuta, astelehenetik igandera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;