Itxi

Irratia

Jazz

Radio Vitoria Jazz, 24 ordutan jazza

EiTB

Uztailaren 17tik 21era bitartean eta 24 orduz egunero.

Radio Vitoriak, Gasteizko Jazzaldia dela eta, jazzari eskainitako kanala jarriko du abian uztailaren 17tik 21era bitartean. Eguneko 24 ordutan Radio Vitoria Jazz kanalak hainbat irratsaio berezi eskainiko ditu, Printzipal Antzokiko eta Mendizorrotzako polikiroldegiko kontzertuekin batera.

Joseba Cabezasek goizeko 11:00etan 'RV Jazz Live' zuzenduko du. Jaialdiaren inguruko berri, iruzkin eta kritikek beteko dute tartea. Jazzaldiko musika berezia izango da irratsaioaren ardatza.

Aurretik, goizeko 08:00etan, 'Podio Europeo' irratsaioan, Europako antzoki ospetsuetan grabatutako musika eskainiko da, eta 14:00etan Jazzaldiko historiaren emanaldirik onenak izango ditugu entzungai.

15:00etatik aurrera, 'Ondas de Jazz' emanaldi sortan, Radio Vitoriak Jesus Guridi Musika Eskolan grabatutako kontzertuak eskainiko ditu. Jorge Reyes Quartet, Susan Santos, Joyful Gospel Choir, Puri Santamaria eta PDF trioren emanaldiak izango dira entzungai.

Arratsaldeko 17:00etan Pedro Espinosak eta bere gonbidatuek eguneko kontzertuak aztertuko dituzte, eta 19:30ean Carlos Perez Cruzek dagoeneko jazz klasiko bilakatu diren XXI. mendeko musika aurkeztuko du.

Radio Vitoriaren programazioaren zutabe nagusiak arratsaldeko 18:00etan Printzipal Antzokian izango diren saioak eta 21:00etako Mendizorrotza Polikiroldeko kontzertuak izango dira.

Radio Vitoriak egunero 10 kontzertu ordu eskainiko ditu, batzuk zuzenean eta beste batzuk antzoki europar ospetsuetan grabatutakoak.

Radio Vitoria Jazz Arabako 103.4  frekuentzian eta internet bidez entzun ahal izango da.