Beste kirolak
Eskubaloia
Beti Onakek Galychanka Lviven aurka jokatuko du EHF Europako Kopako bigarren kanporaketa
EiTB Media
Nafarroako taldeak Ukrainakoa menderatu beharko du txapelketako hirugarren kanporaketarako txartela lortzeko. Joaneko neurketa Atarrabian jokatuko da, irailaren 27an; itzulikoa, aldiz, etxetik kanpo jokatuko du Beti Onakek, urriaren 5ean.
-
Beti Onak. Argazkia: EITB Media
Replasa Beti Onakek Galychanka Lviv Ukrainako taldea izango du aurkari, EHF Europako Kopako bigarren kanporaketan. Zozketa gaur egin da, uztailak 15, asteartea.
Joaneko partida etxean jokatuko du Nafarroako taldeak, Atarrabian, irailaren 27an. Bestalde, itzuliko neurketan etxetik kanpo ariko da Beti Onak, urriaren 5ean.
Atarrabiako taldeak bigarren kanporaketa gaindituz gero, hirugarrena jokatuko luke azaroaren 8a (joanekoa) eta 16a (itzulikoa) artean. Hirugarren kanporaketako zozketa urriaren 7an izango da.
Final-zortzirenak 2026ko urtarrilean jokatuko dira, final-laurdenak, martxoan; finalerdiak, apirilean, eta finala, maiatzean.

