Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahmek bere jokoa hobetu du Britainia Handiko Irekiaren azken jardunaldian

EITB

Rahmek birdie batekin ekin dio saioari, baina gero okerrera egin eta ia jarraian lotu ditu hiru bogey. Azken zuloetan hobera egin du eta berriro ere parretik jaitsi da hirutan. Horri esker, jardunaldia -1ean amaitu du.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm. Argazkia: EFE.

Jon Rahm bizkaitarrak bere parte hartzea bukatu du Britainia Handiko Irekian igande honetan, 281 kolperekin, hiru parraren azpitik, azken jardunaldian bere jarduna zertxobait hobetu ondoren.

Taularen erdirantz egin du aurrera, baina liderrengandik oso urrun geratu da aurreko jardunaldietan Royal Portrushen (Ipar Irlanda) gaizki ibili ondoren.

Euskal jokalariak ezin izan du Open Championshiparen agurrean jardunaldi on batekin amaitu, eta ez du lehen hogeien artean amaitzeko aukerarik izan, beste hiru handietan egin duen bezala.