Itxi

Beste kirolak

Golfa

Niemannek irabazi du Erresuma Batuko LIV Golfa, eta Rahm bosgarren izan da

EITB

Igande honetan itzuli onena egin du, 65 kolpe jota (-6), zortzi birdie eta bi bogey eginda (-10 guztira). Bosgarren postua Dean Burmester hegoafrikarrarekin partekatu du.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE.

    Jon Rahm. Argazkia: EFE.

Jon Rahm bizkaitarrak bosgarren postuan bukatu du Joaquin Niemann txiletarrak irabazi duen Erresuma Batuko LIV Golfa.

Igande honetan itzuli onena egin du, 65 kolpe jota (-6), zortzi birdie eta bi bogey eginda (-10 guztira). Bosgarren postua Dean Burmester hegoafrikarrarekin partekatu du.

Txiletarrak bere zazpigarren titulua lortu du Erresuma Batuko txapelketa irabazita. Niemannek hiru kolpeko aldea atera dio Bubba Watson estatubatuarrari. Niemannek 196 kolperekin amaitu du lehen postuan (17 parraren azpitik).