Itxi

Beste kirolak

Kayak krosa

Maialen Chourraut podiumetik gertu geratu da Tacenen

EITB

Miren Lazkano final-laurdenetan erori da. Ez du denbora hobetzea lortu (60.15), eta, finalaurrekora hurbildu den arren, Herzog alemaniarrak eta Kimberley Woods britainiarrak gainditu dute.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: Basque Team

    Maialen Chourraut. Argazkia: Basque Team

Maialen Chourraut domina lortzetik gertu geratu da igande honetan Tacenen (Eslovenia) jokatzen ari den Munduko Piraguismo Kopako kayak kroseko finalean, ibilbidean egindako akats batek podiumetik kanpo utzi ostean.

Palista donostiarrak ate bat jan du jaitsiera erabakigarrian, eta Nikita Setchell britainiarraren (hirugarrena), Momoka Nagasu japoniarraren (bigarrena) eta Andrea Herzog alemaniarraren (irabazlea) atzetik amaitu du.

Miren Lazkano final-laurdenetan erori da. Ez du denbora hobetzea lortu (60.15), eta, finalaurrekora hurbildu den arren, Herzog alemaniarrak eta Kimberley Woods britainiarrak gainditu dute.

Leire Goñi, berriz, hasierako fasean geratu da kanpoan.