Itxi

Beste kirolak

IBERIAR SUPERKOPA

Bera Bera Iberiar Superkopako finalean sartu da, Madeira garaituta (31-21)

EITB MEDIA

Finala zuzenean ikusteko aukera emango du EITB Mediak larunbatean, eitb.eus-en streaming bidez eta ETB4n, 20:00etatik aurrera.

  • Lisanne Kruijswijk, Super Amara Bera Berako jokalaria.

    Lisanne Kruijswijk, Super Amara Bera Berako jokalaria. Irudia: @BalonmaBeraBera

Super Amara Bera Berak Iberiar Superkopako finala jokatuko du larunbat honetan, Madeira 31-21 menderatu ostean.

Replasa Beti-Onakek, berriz, 24-25 galdu du Benficaren aurka, eta, ondorioz, ez da finalerako sailkatu.

Finala, hortaz, Super Amara Bera Bera eta Benfica taldeek jokatuko dute irailaren 6an, 20:00etan, Iruñeko Anaitasuna pabiloian.

Norgehiagoka EITB Median zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB4n.